Jokin Uranga azpeitiarra da Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcastaren atal berriaren protagonista.
Errepaso bat izenburuarekin, 14 urterekin hasi zuen ibilbidearen errepasoa egin eta bertsolariak jendaurrean aritzeko behar duen ilusioaz –hizki larriz– hausnartu du azpeitiarrak: "Bertsoa lehen bezainbeste maite dut, plaza da motibatzen ez nauena, eta badut, oraindik, bertsoarekiko ILUSIOA, neuk egiteko baino, besteei eginarazteko".
Urangaren makarrizketaren audioa zein testua entzungai-irakurgai daude Bertsolari aldizkariaren webgunean.