Madrilen, motordun gurpil aulkiko futbol txapelketan parte hartuko du Iren Reyesek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Kemen Powerchair taldeko hiru kide –erdian Iren Reyes azpeitiarra–.

Azpeitiarra kide den Kemen Powerchair taldea motordun gurpil aulkikoen futboleko Espainiako Bigarren Mailan aritzen da. Asteburuan Madrilgo txapelketa batean lehiatuko da taldea, besteak beste, Bartzelona 2ren eta Portugalen kontra.

Espainiako Bigarren Mailan lehiatzen den motordun gurpil aulkiko Kemen Powerchair futbol taldeko jokalaria da Iren Reyes azpeitiarra, eta datorren asteburuan Madrilen jokatuko den txapelketa batean parte hartuko du talde horrek.

Larunbatean hiru partida jokatuko dituzte Kemen Powerchairreko kideek: goizean, Pedrajasen kontra ariko dira, eta arratsaldean Bartzelona 2ren eta Tiburonesen kontra. Igandean, berriz, partida bakarra izango dute, Portugalen kontrakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide