Tatiago abestiaren doinuetara "Marrero, Marrero..." abestuz bukatu zuten Realaren eta Osasunaren arteko Espainiako Errege Kopako partida atzo iluntzean Anoetan. Izan ere, Unai Marrero atezain azpeitiarra izan zen partidako protagonista, luzapenaren osteko penaltien txandan bi geldiketa egin ostean. Horri esker, talde txuri-urdina final laurdenetara sailkatu da.