Euskarazko esamolde eta hitz berriak eraman dituzte hainbat azpeitiarrek eta zarauztarrek 'Tribuaren berbak' saiora

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Azpeitiko eta Zarauzko gazteak, 'Tribuaren berbak' saioan. (ETB)

ETB1eko saioko aurkezlea Azpeitira joan zen, esaera berri batzuk euskaraz nola adieraz daitezkeen galdetzeko xedez. Zarauzko eta Azpeitiko gazte batzuekin elkartu zen, eta haiek erabiltzen dituzten zenbait hitz eta esamolde azaldu zizkioten.

ETB1eko Tribuaren berbak saioko kideak Azpeitiko eta Zarauzko hainbat lagunekin izan dira, esaera berri batzuk euskaraz nola adieraz daitezkeen galdetzeko aitzakian. Aurkezlea Azpeitira joan zen hango eta Zarauzko hainbat gazteren artean erantzunak bilatzeko asmoz. Haiek –tartean, Aitziber Besga eta Luken Etxabe azpeitiarrek– erabiltzen dituzten beste hainbat esamolde eta hitz ere zerrendatu zituzten. Hona hemen horietako batzuk: txalanean, zepelina harrapatu, pertza joan...

Honako lotura honetan ikus daiteke saioaren zati hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide