Inauteriak 2026

Datorren urteko karnabalak, noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2026ko otsailaren 18a

Kuadrilla bat, Jai Karnabalean plazan. (Nerea Uranga)

Urtebete baino gutxiago falta da datorren karnabaletarako. 2027ko Jai Karnabala otsailaren 7an izango da.

Aurtengo karnabalak bukatu dira, baina lasai; urtebete baino gutxiago falta da datorren urtekoetarako. Izan ere, otsailaren hasieran izango dira inauteriak hurrengo urtean.

Jai Karnabala otsailaren 7an izango da, eta ondorioz, aurreko zapatuan kaldereroak: urtarrilaren 30ean. Hori horrela izanik, San Sebastian jaiak igaro ostean, asteburu bateko atsedena izango dute herritarrek; aurten baino tarte txikiagoa izango da bi festen artean.

Hona hemen datozen urteetako Jai Karnabalen datak:

  • 2027: otsailak 7.
  • 2028: otsailak 27.
  • 2029: otsailak 11.
  • 2030: martxoak 3
  • 2031: otsailak 13.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide