Korrika badatorrela bideoan iragarri dute Izarraizpeko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

24 Korrika Euskal Herrian barrena dabil, eta martxoaren 28an iritsiko da Azpeitira. Euskararen aldeko egitasmoa iragarriz, bideoa egin dute Izarraizpe ikastola publikoko ikasleek.

Badator Korrika! Atzo abiatu zen euskararen aldeko ekimen handia Atharratzetik (Zuberoa). Hamar egunez Euskal Herritik barrena ibiliko da, martxoaren 29an Bilbon bukatzeko. Azpeititik martxoaren 28an, larunbatean, igaroko da 24. Korrika. Euskara gara lelo hartuta Azpeitira badatorrela iragarriz bideoa egin dute Izarraizpe ikastola publikoko haur eskolatik DBHra arteko ikasleek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide