Espainiako Errege Kopako finala jokatuko dute zapatuan Atletico Madrilek eta Realak Sevillan, eta partida horren atarian Juanan Larrañaga eta Sandra Ramajo Realeko jokalari ohiak elkarrizketatu dituzte Berria egunkarian.
Biak ala biak dira Realarekin Espainiako Errege Kopa irabazitakoak, eta zapatuko finalerako ilusioz daude. Egin du partidarako pronostikoa ere Larrañagak: "Uste dut penaltietan irabaziko dutela [Realekoek], guk egin genuen bezala; sufrituta, baina titulua etxera ekarriko dute".
Honako lotura honetan irakur daiteke Berria-n argitaratu duten erreportajea.