Oilo bat eta hiru arrautza jarri dituzte zumitzezko parkean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2026ko ekainaren 12a

Zumitzezko parkean jarri dituzten oiloa bat eta hiru arrautzak. (Emakumeen Txokoa)

Emakumeen Txokoko Empalabramiento taldeko emakumeek jarri dituzte,  Garaion elkartearekin elkarlanean.

Emakumeen Txokoko Empalabramiento taldeko emakumeek, Garaion elkartearekin elkarlanean, zumitzez egindako oilo bat eta hiru arrautza jarri dituzte Loiolara bidean dagoen zumitzezko parkean. Parke hori Azpeitiko Haurren Kontseiluarekin elkarlanean sortutako proiektu baten emaitza da, eta oraingoan Empalabramiento taldeko emakumeek beren aletxoa jarri nahi izan dute espazio horretan.

Artelana emakume talde horrekin egindako prozesu parte hartzaile baten emaitza dela azaldu dute Emakumeen Txokoko kideek. "Hilabeteotan elkarrekin sortu, ikasi eta ehundu duguna kalera ateratzeko aukera izan genuen atzo, denon artean egindako lana herritarrekin partekatuz".

Empalabramiento Emakume Txokoan eskaintzen duten ikastaro iraunkorra da, emakume atzerritarrei oinarrizko euskara eta gaztelania erakustea helburu duena. Hizkuntzak ikasteaz gain, topagune, ahalduntze eta saretze espazio ere bada, eta atzoko ekimena horren guztiaren isla izan zen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide