Euskaltzaleon Martxako pankartetako bat, Malen Amenabarrena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Malen Amenabarrek egindako pankarta.

Milaka euskaltzale batu ziren joan zen larunbatean Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako martxan. Zutabe horietako baten hasierako pankarta Malen Amenabarrek egindakoa zen. Euskaltzaletasuna lelo hartuta egin zuen lan hori ilustratzaileak.

Milaka euskaltzale batu ziren joan zen larunbatean Iruñean, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxan. Euskaraz bizitzeko behar den dena lelopean egin zuten martxa, jai giroan, hiru zutabetan banatuta. Hiru eskari nagusi atera zituzten larunbatean kalera: euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea, hizkuntza politiketan jauzia egitea eta euskaltzaletasuna indartzea. 

Zutabe horietako baten hasierako pankarta Malen Amenabarrek egindakoa zen. Euskaltzaletasuna lelo hartuta egin zuen lan hori ilustratzaileak, euskaltzaleen ekintza kolektiboari esker, euskarari etorkizun oparoa emateko ilusioa eta etengabeko lana irudikatuz. Gainerako bi zutabeetarako pankartak Patxi Huarte Zaldiero-k eta Asisko Urmenetak eginak ziren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide