Ostiralean eta larunbatean, bi egunez, bi ikuskizun erraldoi eskaini ditu Zetak musika taldeak Bilboko San Mames estadioan, Mitoaroa III izenburupean. Zetak taldeaz gainera, aktore, musikari nahiz umoregile gonbidatu batzuk ere izan dira ikuskizunaren parte, eta tartean izan da Erika Olaizola aktore azpeitiarra ere.
Bi emanaldietan, Pello Reparaz musikariarekin eta Jon Plazaola aktorearekin batera igo da Olaizola oholtzara, eta ikuskizunaren parte den pertsonaietako bat gorpuzteaz arduratu da azpeitiarra, estadioan bi egunean bildu diren 80.000 ikusle baino gehiagoren aurrean.