Xabier Gantzarain izan da literaturari buruzko Hizlandia podcasteko azken gonbidatua. Kulturaz kooperatibak eta Berriak elkarlanean ekoiztutako saioa da Hizlandia, eta Gantzarain bera izan zen saioaren sustatzailea eta lehen gidaria. Gaur egun Irati Zubia da Hizlandiaren aurkezlea.
Hizlandia podcastaren atal bakoitza liburu bati eskaintzen diote. Liburua bera da ardatza, eta liburu horri buruz hitz egiten du gonbidatuak. Gantzarainek Harkaitz Canoren Twist (Susa, 2011) liburua aukeratu du, argitaratu zenetik hamabost urte bete direnean.
Dinamoa sormen guneko kide izandakoa da Gantzarain, eta hark jarri zuen martxan proiektua beste hainbat kiderekin, eta atalaren hasieran aitortza egiten du: "Gonbidatuei liburua aukeratzeko proposamena egiten nienean, neuk ere beti egiten nuen ariketa, eta galdetu izan nion neure buruari: Nik zer liburu aukeratuko nuke galdera egingo balidate Hizlandian?". Erantzuna ematea egokitu zaio saioaren hogeitabosgarren atalean. Entzun saioa osorik, hemen.