ETB1 kateak laster estreinatuko du Go!azen telesailaren 13. denboraldia, eta sasoi berriaren atarian, Bart bideoklipa kaleratu du. Datorren denboraldian agertuko diren pertsonaia berriak, eta dagoeneko aski ezagunak bihurtu direnak kantuan eta dantzan ikus daitezke bideoklip horretan, besteak beste, Azpeitiko hainba txokotan; izan ere, Ekoetxean, Nuarbeko Ibai Eder urtegian nahiz Izarraizko Atearen ondoko skate parkean grabatutakoak dira hainbat sekuentzia.
Iker Lauroba musikariak konposatu du Bart bideoklipa, eta Go!azeneko honako aktore hauek jarri dute ahotsa: Nerea Elizalde (Garazi), Jon Alonso (Roke), Ander Aierza (Bosko), Irati Marin (Izar), Adriana Sanchez (Alaia), Ainhoa Tabuyo (Karla), Leire Nuñez (Maren), Julen Taboada (Joritz), Maren Alonso (Ilargi), Ane Sarasua (Kaia) eta Gaizka Fernandez (Luka).
Kontzertuak azaroan
Bestalde, azaroaren 29an, igandez, eskainiko dituzte Go!azeneko kideek kontzertuak; bi saio izango dira, 16:00etan aurrena eta 19:00etan bigarrena, eta emanaldi horietarako sarrerak eros daitezke dagoeneko Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamabi eurotan.