Mikel Labaka ere, euskal selekzioaren aldeko martxan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Atzo egindako giza kateko irudia. (Gure Esku)

Euskal selekzioa kirol guztietan modu ofizialean lehiatzea eskatzeko giza kate jendetsua egin zuten atzo Hendaia eta Irun artean. Bertan izan zen Labaka, Euskal selekzioko bigarren entrenatzailea.

Zazpi Baietz, Gu ere bai! eta Gure Esku mugimenduek deituta, Euskal Herria, gure selekzioa, gure koloreak lelopean, ehunka lagunek euskal selekzioaren aldeko giza kate bat egin zuten atzo Hendaia (Lapurdi) eta Irun (Gipuzkoa) arteko Etorbideko zubian.

Espainiaren eta Frantziaren arteko partidaren atariko egin zuten mobilizazioa, euskal selekzioa kirol guztietan modu ofizialean lehiatzea eskatzeko. Bertaratutakoen artean ziren Mikel Labaka euskal futbol selekzioko bigarren entrenatzailea eta Gaizka Garitano entrenatzailea. Norbanako gisa parte hartu zuten ekitaldian, eta, horrenbestez, ez zuten adierazpenik egin.

Kirol munduko ordezkariez gain, EH Bilduko eta EAJko ordezkaritza zabalek parte hartu zuten egitasmoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide