Ibai-Eder urtegian ere nabari da euri eskasia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2026ko abuztuaren 6a

Ibai-Eder urtegia.

Azken asteetan apenas egin du euririk Azpeitian, eta horren ondorioz, Ibai-Ederren betetze maila %75 bueltakoa da abuztuko lehen egunetan. Ura bada, baina azken urteetan urte sasoi honetan baino urriago. 

Gipuzkoako urtegi guztietako gisan, Nuarbeko Ibai-Ederren ere nabari da euri eskasia. Azken asteetan apenas egin du euririk Azpeitian, eta horren ondorioz, Ibai-Ederren betetze maila %75 bueltakoa da abuztuko lehen egunetan.

Ura bada, beraz, urtegian, baina azken urteetan urte sasoi honetan baino gutxiago; izan ere, iaz urtegiaren edukieraren %81 zegoen beteta abuztuko lehen astean. Aurreko urteetako datuak ere %80tik gorakoak dira: 2024an, %88; 2023an, %83; eta 2022an, %82. 

Gipuzkoako urtegien artean badira gaur-gaurkoz Ibai-Eder baino beteago edo hutsago diren urtegiak. Ataungo Lareo da ur maila baxuena duen lurraldeko urtegia: edukieraren %62 dago beteta. Aldiz, Aretxabaletako Urkulu da Gipuzkoan beteen dagoen urtegia, edukieraren %87 baitu urak hartuta. 

Honako lotura honetan ikus daitezke Gipuzkoako urtegien inguruko datuak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide