Golarekin ekin dio Jon Guridik denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2026ko abuztuaren 16a

Jon Guridi atzo Sevillan, gola sartu berritan. (Sevilla futbol taldea)

Azpeitiarrak atzo jokatu zuen Sevillarekin Espainiako Ligako lehen neurketa, Rayo Vallecanoren kontra, eta partidako jokalari onena izan zen. Gainera, Guridik sartu zuen berdinketaren gola, penaltiz. Sevillak 2 eta 1 irabazi zuen.

Jon Guridik ezin hobeto hasi du 2026-27 denboraldia. Izan ere, atzo jokatu zuen Espainiako gizonen Lehen Mailako ligako lehen jardunaldia Sevillaren elastikoarekin, Sevillako Sachez Pizjuan zelaian, eta azpeitiarra izan zen Rayo Vallecanoren kontrako neurketako jokalaririk onena. Gainera, gola sartu zuen: Guridik sartu zuen etxekoen banako berdinketaren gola, penaltiz. Sevillak 2 eta 1 irabazi zuen partida. 

Realaren harrobian ibili eta gero, azpeitiarrak 2016-2017 denboraldian egin zuen Espainiako Lehen Mailan debuta talde txuri-urdinekin. 2018-2019 denboraldian, berriz, Mirandes taldera jo zuen Guridik Realak utzita. Mirandes taldean egindako lana tarteko, Guridi Realera itzuli zen, eta han aritu zen bi denboralditan, baina 2021-2022 Alavesera jo zuen. Hasi berri den denboraldian, baina, Sevillan ariko da azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide