Bertsolaritzako bere ibilbideaz idatzi du Laxaro Azkunek 'Bertsolari'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Laxaro Azkune, mikrofonoarekin, Loiola Irratirako lanean, 1986an Oiartzunen ateratako argazkian. (Bertsolari)

Idazmakinaz atalerako idatzi du oñaztarrak bertsoak eta bertsolariek bere bizitzan izan duten garrantzia azaltzen duen artikulua

"Asko eman dit niri bertsolaritzak, lagunarte bikainak egin ditut, eta, arestian esan bezala, neuk miresten ditudan artista handi horien oso gertuko sentitzeraino, ia familiako banitu bezala".

Hori eta beste kontu eta aitortza asko jaso ditu Laxaro Azkunek Ni eta bertsoa izeneko artikuluan, Bertsolari aldizkariaren Idazmakinaz atalean. Idatzian, errepaso luze eta sakona egiten du oñaztarrak bertsolaritzarekin izan duen eta izaten arraitzen duen lotura estuaz, umetako lilura eta miresmena afizio-ofizio bihurtzerainoko bidea eta harrezgerokoa aletuz, kontakizuna ibilbide horretako hainbat irudirekin hornituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide