Urriaren 9tik 12ra bitartean Gazte Topagune Sozialistak antolatu dituzte Elizondon (Nafarroa), GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak. Topaguneaz hitz egiteko elkarrizketatu du Berria egunkariak Ibai Berezibar azpeitiarra, Naroa Aranbururekin batera; biak GKS-ko kideak. Besteak beste, autoritarismoaz, ildo komunistaz, nazio auziaz eta militantzia politikoaz hitz egin dute elkarrizketan.
Honako lotura honetan irakur daiteke Berrian egindako elkarrizketa.