Mark Kosgey Kiptook 50 urtetik gorakoen maratoiko munduko marka berria ezarri du gaur Frankfurten (Alemania). 2.15.24 eginda bukatu du proba keniarrak, Titus Mamabolok 1991ko uztailaren 20an Durbanen (Hego Afrika) ezarritako marka (2.19.29) lau minutu eta bost segundotan hobetuta.
Besteak beste, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileak izan ditu Kiptook alboan Frankfurten. Izan ere, harreman oso estua du Keniako atletak haiekin. Urrutira joan gabe, joan den martxoaren 21ean hirugarrenez irabazi zuen Azkoitia-Azpeitia Kiptook., eta Diego Garciaren omenezkoaren arduradunek gaur aurreratu dutenez, 2027ko martxoaren 20an ere Azkoitiko irteeran izango da.