Patxi Goenaga zenari buruz idatzi du Blanca Urgellek 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da!

Patxi Goenaga, 2005ean Gazte hizkera gai hartuta Enparan Dorretxean egindako hitzaldia batean. (Nerea Uranga)

Patxi Goenaga hizkuntzalari, irakasle eta euskaltzain emeritu loiolatarra zendu berri da, eta hari buruz idatzi du Blanca Urgellek Berria egunkarian. Irakurri hemen haren testua.

Oroimena, urde zitalagorik! Egunero gogaitzen gaitu ahaztu nahi genukeena gogoratzen, eta gogoratu nahi genukeena ahantzarazten. Munstro beldurgarria deitu dio Juan Kruz Igerabidek.

Oroimenaren ganbaran aritu naiz azterka, irakasle eta lankide horren hilberriak orratzetik igarotzen den hariak bezala zeharkatuta (nolako indarra Merwin poetak). Eta ohartu naiz bera jubilatu zenetik ez dudala ikusi, ia ez dugula elkar ikusi, zoriak kalean elkartu gaituen bakanetan izan ezik. Zer moduzka ibili ginen pixka bat: kalean ezer sakonik ez. Eta horixe da dena.

Emailaren gordetegiak nahi nuen mezua ez dit itzuli, jubilatu zenekoa. Argi daukat zer idatzi nion, zein zen ideia nagusia, baina euskarririk ez dut orduko hitz horiek gomutara ekartzeko. Bai topatu dut orduantxe lankideok beraren inguruan bildu ginen bazkaria eta gero berak bidalitako mezua, argazkiak eta are berak ondutako bertsoa ere badakartzana.

Hortxe egin dit kale oroimenak. Urde zital horrek. Barthesek ama zenari buruz idazterakoan izan zuen dudaren antzeko zeozer daukat nik orain: ba ote ezer baliotsurik ohar hauetan?

Jarraitu artikulua irakurtzen Berria.eus atarian. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide