Beizamako eredua

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria 2015ko mai. 22a, 12:01

Kandido Saseta Azpeitiko komandantea izan zen. Ondoren, Euzko Gudarosteko komandantea. Saseta Asturiasen erail zuten frankistek, gudariak atzean zituela. 2008. urtean bere gorputza aurkitu zuten Aranzadikoek, une hunkigarria izan zen eta ondoko bideoan ikusi dezakezue.

https://www.youtube.com/watch?v=PRXgLcbwQ18

Kandido Sasetaren gorputzaren aurrean Telesforo Monzonek idatzi zuen abesti ezaguna abesten entzun dezakegu. Pantxoa eta Peiok abestu zuten bertsio ezagunena.

https://www.youtube.com/watch?v=c7m3NV0mhnc

Mikel Garmendia Olaziregi Intxarkundia batalloiko kidea izan zen, Zelatunen (Errezil, Bidegoian, Azpeitia eta Beizama) ibili zen gudan ordiziarra. Ehun urte bete berri ditu 2015. apirilean, eta Kandido Sasetarekin eta hainbat azpeitiarrekin egin zuen borrokan Mikelek.

Gainera, gaur egun, Mikel Garmendia Azpetian bizi da.

Herritarrek larunbat honetan Beizaman, 12:00etan, omenaldia egin behar diote. Ezin diogu hutsik egin.

http://urolakosta.hitza.eus/2015/05/20/mikel-garmendia-omenduko-dute-larunbatean-beizaman/

Azpeitian hezi eta euskaldun gisa hezi zen Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'-k idatzi zuen bezela, Mikel Garmendia eta beste hainbat azpeitiar gure mendigoizaleak izan ziren, eta bereiengatik gara eta izango dira:

Mendi eze, ikurrin eder,
aske nahi zaitut axian.
Amar gazteren lerdena
makila luzez bidian

Mendi-bitxidor berdiok,
arin or duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
maite den askatasunari".

Gaztedi honen didarra
bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
urduri dabil erija.

Askatasun-goxalderuntz
sugarra dira basuak.
Sugarra basuak eta
zidar argija itxasuak.

Or duan ozte-aldrea
aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
maite den azkatasunari".

Gazte horreik goruntz duaz
abesti ta ikurriñez.
Lañuan baña tiro hotsak:
bedartza dager odolez.

Ikaraz duaz usuak,
mendija dago ixillean.
Hamar gazteren lerdena
bixitza barik lurrean!

Eta illuntzeko bakian
norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
maite dan azkatasunari"!

Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrietak ezin hobeto abestu zuen

https://www.youtube.com/watch?v=dVBVqhsM6nc

Larunbatean Beizaman ikurriña jartzeko hitzordua dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide