Herria, hizkuntza, kultura... denaren atzean edo oinarrian pertsonak gaude. Pertsonak egiten dugu guztia, ona eta txarra, eta denok dugu balioa, bakoitza da aberasgarria eta interesgarria, bakarra eta errepika ezina. Baina izaten dira pertsona batzuek erreferente handiak izaten direnak bakoitzarentzat, amets kolektiboak bultza eta katalizatzen dituztenak, horietako bat hil da gaur: Muriel Casals, urte luzez ómnium cultural katalaneko lehendakaria eta ondoren Junts Pel Sí-ko diputatua.
Eredu handia gure herriarentzako, Euskal Herriarentzako, ezin ikusiak utzi eta aurrera egiteko, ausardiaz eta eskuzabaltasunez, batzen gaituena gehiago delako eta herri hau maite dugunok gutxieneko ardatzetan ez bagara batzen alperrik gabiltzalako.
Gure herria ez da amets bat, ez gaude amets batengatik, gu gara ametsa.
Eskerrik asko, Muriel!