Ekindarrek datozen bi asteetarako bi hitzordu iragarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ekindar Azpeitiarren energia kooperatiba 2026ko maiatzaren 6a

Iaz Ekindarren batzar orokorraren ondoren ateratako argazkia.

Ekindar komunitate energetikoa martxan dela bi urte dira, eta emaitza eta datu esanguratsuak lortu ditu. Hilaren 13an Ekiluzeko fakturen inguruko informazio saioa izango da, eta maiatzaren 20ko hitzorduan batzar orokorra egingo da.

Ekindar komunitate energetikoak bi urte egin ditu martxan, eta denbora honetan lehen emaitza eta datu esanguratsuak lortu ditu.

Testuinguru honetan, komunitateak datozen bi asteetarako bi hitzordu nagusi iragarri ditu. Lehenengoa, Ekiluzeko fakturen inguruko azalpen saioa izango da, (Ekiluz, Ekindarren bazkideen merkaturatzailea da gaur egun) erabiltzaileei beren kontsumoa eta fakturazioa hobeto ulertzeko aukera emateko. Saio hori maiatzaren 13an, asteazkenez, izango da 18:00etan, Azoka Plaza gaineko aretoan. Bigarren hitzordua urteko batzar orokorra egiteko izango da. Batzarra maiatzaren 20an, asteazkenez, egingo da, Soreasu antzokian. Lehen deialdia 17:30ean izango da, eta bigarrena, 18:00etan, batzarraren hasiera orduarekin bat eginez. Honakoa da gai ordena.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 24. artikuluari jarraiki, gai zerrendako puntuei buruzko dokumentazioa eskuragarri dago egoitza sozialean, Azpeitiko Udalean. Halaber, bertaratu ezin duten bazkideek ordezkaritza bidez parte hartzeko aukera izango dute, horretarako dagokion ordezkaritza txartela beteta.

Batzarraren ondoren ohiko talde argazkia aterako dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide