Joan den astean amaitu zen energia berriztagarrien inguruko tailerra. Piztuk, Gazte Informazio Bulegoak, Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu zuten ikastaroa eta erantzun polita izan du herritarren aldetik. Izan ere, guztira, 30 lagun inguru aritu dira hiru egunetan energia berriztagarrien inguruan ikasten.
Antolatzaileok parte hartu duten herritarrak zoriondu nahi ditugu, erakutsi duten gogo eta interesagatik. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu Usurbilgo Lanbide Heziketako irakasleei, beraien borondatez ikastaro hau ematera animatu direlako. Tailerrak izan duen erantzuna ikusita, aurrera begira ere bide horretan sakontzeko asmoa dugu.