Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guztira, 1.495 litro olio saldu dira Azpeitian eta 1.776 kontserba pote. Olioak ostiral honetan banatuko dira Elkargunean, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Kontserbak ekainaren hasieran banatuko dira, bakoitza bere garaian alegia. Erriberako kooperatibek ekoitzitakoak dira guztiak, eta aurtengoan ere asko izan dira urte osorako adina eskatu dituzten herritarrak. \
\
Elikadura burujabetzan sakontzeko urratsak ematen ari gara Azpeitian, eta horren adierazle argia da orain gutxian abian jarritako Elikagunearen proiektua. Errigorako produktuak zabalduz bide horretan zabaltzea da gure asmoa.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide