Elkar-ekinek aurrera jarraitzen du apustu etxearen aurkako kanpainarekin, eta pasa den astean aurreratu zuen bezala, ekin diote jada sinadurak biltzeari. Zehazki, herritarrek honako toki hauetan sina dezakete apustu etxearen aurka:\
\
DENDAK: Luma kopistegia eta Elikagunea.\
\
TABERNAK: Urtzi, Orkatz, Korrale, Etxe Zuri eta Jim Clarck.\
\
SINDIKATUAK: ELA eta LAB sindikatuen egoitzak.\
\
IKASTETXEAK: Urola Ikastola BHI.\
\
BESTELAKOAK: Gaztetxea, Elkargunea eta Liburutegia.\
\
Horiez gain, datozen asteetan Elkar-ekineko kideek herriko hainbat lekutan mahaia jarriko dute sinadurak biltzeko. Besteak beste, ostiral honetan herriko plazan egongo dira, 18:30etik 20:00etara. \
\
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide