Azpeitiko hamalau tokitan sina daiteke apustu etxearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko ira. 27a, 09:49

Elkar-ekinek aurrera jarraitzen du apustu etxearen aurkako kanpainarekin, eta pasa den astean aurreratu zuen bezala, ekin diote jada sinadurak biltzeari. Zehazki, herritarrek honako toki hauetan sina dezakete apustu etxearen aurka:\ \ DENDAK: Luma kopistegia eta Elikagunea.\ \ TABERNAK: Urtzi, Orkatz, Korrale, Etxe Zuri eta Jim Clarck.\ \ SINDIKATUAK: ELA eta LAB sindikatuen egoitzak.\ \ IKASTETXEAK: Urola Ikastola BHI.\ \ BESTELAKOAK: Gaztetxea, Elkargunea eta Liburutegia.\ \ Horiez gain, datozen asteetan Elkar-ekineko kideek herriko hainbat lekutan mahaia jarriko dute sinadurak biltzeko. Besteak beste, ostiral honetan herriko plazan egongo dira, 18:30etik 20:00etara. \ \ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide