Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxebizitzaren problematika aztergai izango da azaroaren 20an, asteazkena, Nekane Jurado ekonomilariak Sanagustin kulturgunean eskainiko duen hitzaldian. 'Etxebizitza. Eskubidea ala negozioa' izenburupean arituko da hizlaria. \
\
Juradok hainbat azterketa egin ditu gaiaren inguruan –horietako batzuk orain dela gutxi Gara egunkarian argitaratu zituen–, eta gogoeta horiek herritarrokin partekatu eta solasaldi bat irekitzea izango da hitzaldiaren xedea.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide