Azken egunotan egiten ari den hotza dela eta, pobrezia egoeran diren hainbat herrikideren bizi baldintzek okerrera egin dute, bereziki berogailua jartzeko aukerarik ez duten eta neguari aurre egiteko oinarrizko material egokirik ez duten horiena.
Horregatik, herritarrei honako dei hau egin nahi dizuegu: etxean edo sotoan soberan dituzuen berogailuak, manta lodiak eta hotzari aurre egiteko orotariko materialak Soreasuko Elkargunera ekartzeko. Bihar 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 10:00etatk 13:30era egongo da irekita Elkargunea.
Herritarren arteko elkartasunean sakontzeko deia egin nahi dugu, injustiziarik latzenak bizi dituzten horiekin gogoratzea eta injustizia egoerak gainditzeko borrokan jarraitzea beharrezkoa ikusten du Elkar-ekinek.