Martxan da Elkarguneko arropa bankua eta denda biltzen dituen lokal eraberritua. Elkar-ekinek duela hilabete batzuk egin zituzten eremua handitzeko lanak auzolanean. Orain, proiektua sustatzeko spota egin du.
Arropa dendak honako ordutegia du: astelehenetan 16:30etik 19:30etara; asteartetik ostiralera, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era; eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era.
Honako hau da Elkar-ekinek egin duen spotaren testua:
"Jaioberrientzat. Aspaldi jaio zirenentzat. Altuentzat. Txikitxoentzat. Lodiak, argalak, bihurriak. Familiarentzat. Parrandarako eta resaka pasatzeko. Korrika egiteko. Xoxotera Everestera bezala igotzeko. Azpeitianoentzat. Maitatzen, laguntzen, entzuten, eranzten gaituztenentzat. Presoentzat. Plairoentzat eta nudistentzat. Ardi beltzarentzat, piztiarentzat, zebrarentzat. Gorri, berde, more, urdin; mila kolore. Korapilatu eta hankaz gora jarri. Joan, etorri; bidea egin. Berrerabili eta elkartasunean ibili".