Iraila bitarte aldaketa izango dira Elkargunearen eta bigarren esku arropa dendaren ordutegietan. Datorren astetik aurrera Elkargunea itxita egongo da, eta honakoa izango da arropa dendak izango duen egutegia: abuztuaren 7an, 13an, 14an, 19an, 20an, 21ean, 26an, 27an eta 28an irekita egongo da, goizez 10:30etatik 13:00etara, eta arratsaldeetan 16:30etatik 19:30era bitartean.
Ikasturte berezia izan da atzean utzi duguna, baina Elkar-ekinen pozik gaude eman duenarekin. Bigarren esku denda handitu dugu, baita eskaintza hobetu ere. Elkarguneak, berriz, harrera oso ona izan du erabiltzailean artean. Herritar asko ibili da asteburuetan, behar duen materiala eskuratzera edo soberan duena uztera etorrita. Ezinbestean, boluntarioek egiten duten lana azpimarratu eta eskertu nahi dugu, zeina, aurrerantzean ere, behar-beharrezkoa izango den. Abuztuan atseden hartu eta indarberrituak itzuliko gara irailean.