Ostegunean amaituko da Errigorako saskiak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2021ko aza. 9a, 11:45

Herriko lau puntutan eta sarean egin ditzakete eskaerak herritarrek.

Datorren ostegunean, azaroak 11, Errigoraren kanpainako saskiak eskatzeko epea bukatuko da. Urtero bezala, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski dira aukeran, eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari laguntzera bideratzen da. Azken urteotan herriak herriari egindako ekarpena izugarria izan da, baina, tamalez, oraindik egindakoa baino askoz gehiago dugu egiteko.

Azpeitian, honako puntuetan egin daitezke eskaerak: Orkatzen, Elkargunean, Elikagunean, Ikasberrin eta ELAren egoitzan. Sarean, berriz, www.errigora.eus webgunean egin ahalko dira.

Sarean eskatzen dutenek Elikagunean jasoko dituzte saskiak, eta besteek, eskatu dituzten lekuetan. Saskiak abenduaren hasieran banatuko dira eskatzaileen artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide