Emakume migratzaileak zaintza lanetan. Lan duinaren eta eremu seguruen bila izenburudun hitzaldia antolatu du Elkar-ekinek, Malen Etxeako kideekin elkarlanean. Hitzaldia otsailaren 23an, asteazkenez, egingo da, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean.
Emakume migratzaileek bizi dituzten egoerak aztertzea izango da hitzaldiaren xedea, eta horietako askok sufritzen dituzten esplotazioa eta jazarpena ere mintzagai izango dira, halabeharrez.
Badira aste batzuk Elkar-ekin lan munduan ematen diren testigantzak biltzen ari dela, eta jasotako testigantzetako asko zaintza lanetan dabiltzan emakume migratzaileenak dira. Hainbat emakumek lanaldi luzeak, soldatak kaskarrak, kontraturik gabeko lanak, sexu abusuak eta askotariko gehiegikeriak salatu dituzte testigantza horietan.
Malen Etxea egitasmoak emakume horiei aterpea eta arreta eskaintzea ditu helburu, eta, horretarako, etxe bana dute Zumaian, Zestoan eta Azpeitian. Malen Etxeako kide Silvia Carrizo arduratuko da hitzaldian azapenak emateaz.