Asteazkenean iritsiko dira Errigorako produktua Azpeitira, eta ostiralean banaketari ekitea da Elkar-ekinen asmoa. Eskaera kopuruak gora egin dute azken urteetan, eta horrek banaketa konplikatu egiten du. Horregatik, ondorengo oharrak kontuan hartzeko eskaera egin nahi diegu erabiltzaileei:
- Eskaerak online egin zituzten herritarrek, eta bertan zehaztu zuten Elkargunean, Orkatz kultur elkartean edo Azpeitiko Ikastola Ikasberrin jaso nahi zituzten eskaturiko produktuak. Bakoitzak eskaturiko lekuan jaso beharko ditu.
- Elkargunearen kasuan, ostiral honetan egingo da banaketa, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Orkatzen kasuan, ostiraletik aurrera egingo da banaketa, tabernaren ordutegiaren barruan. Ikasberriren kasuan ere ostiraletik aurrera egingo da banaketa, ikastetxearen ordutegian.
- Produktuak jasotzera agertu ezin dutenei, beraien ordez beste norbait bidaltzeko eskatu nahi diegu.
- Eskaera ordaindu gabe dutenei, diru kopuru zehatza ekartzea eskatuko genieke.