Seaskak bizi duen egoera zailari aurre egiteko, Euskal Herriko mapa erliebean argitaratu dute. Mapen salmentatik ateratako dirua Baionako Bernart Etxepare lizeoa handitzeko erabiliko dute. 99 euro balio du mapa bakoitzak, eta banaketa herrian bertan egingo dugu. Soreasuko Elkargunean egin daiteke eskaera, baita 615 71 59 61 telefonora deituta ere.