Uztailaren 30ean urtea beteko da dominikar gazteak, lan egiten zuen enpresan, bere buruaz beste egin zuenetik. Hiru urte zeramatzan Azpeitian bizitzen, eta denbora horretan zehar lan egiten zuen enpresan bizi izandako esplotazio latzaren testigantza utzi zuen gazteak, bere buruaz beste egin aurretik. Auzia epaitegietan aurkitzen da une honetan.
Luis Enrique Sorianoren heriotzaren urtemuga dela-eta, ekitaldia antolatu du Elkar-ekinek uztailaren 29rako. Ekitaldia Soreasun egingo da, gaueko 21:30ean, Elkargunearen ondoko plazan. Poesiaren eta abestien bidez oroituko dute dominikar gaztea, eta, horrez gain, hainbat herritarrek bizi izandako esplotazio testigantzen irakurketa ere egingo da.