Prekarietateaz eta haren ondorioez hitz egin dute Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko aza. 10a, 12:06

Ainhoa Etxaide eta Josefina Roco LAB sindikatuko kideek egin dituzte hizlari lanak, Elkar-ekinek antolaturiko saioan. Prekarietatearen orokortzea. Zer datorkigu? izenburupean aritu dira solasean, eta 35 lagun bertaratu dira.

Elkar-ekinek antolatuta, Ainhoa Etxaide eta Josefina Roco LAB sindikatuko kideek hitzaldia eman zuten atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Prekarietatearen orokortzea. Zer datorkigu? izenburupean aritu ziren solasean, 18:30ean hasita. Askotariko gaiak izan zituzten aztergai ia bi ordu iraun zuen saioan. Etxaidek eta Rocok eman zituzten lehen azalpenak, eta, ondoren, bertaratu ziren herritarrek galderak egiteko eta iritziak trukatzeko aukera izan zuten. Besteak beste, mundu mailan ematen ari diren joera ekonomiko berriak, herrian edo eskala txikiagoan gauzatzen diren esplotazio egoerak, botere ekonomikoak eta mediatikoak herritarrengan duten eragina eta antzeko gaiak izan zituzten hizpide. Egoera horren aurrean egin beharrekoez ere hitz egin zuten, baita sakabanaturik dauden borrokak bateratu beharraz ere. 35 lagun elkartu ziren Sanagustinen.

Hemen irakur daiteke solasaldiaren harira Uztarriak Ainhoa Etxaideri egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide