Euskaraldiaren amaierak eta euskararen egunaren bezperak bat egingo dute ostiral honetan, abenduaren 2an, eta urtero bezala, Elkar-ekinen gure aletxoa jarri nahi dugu euskalduntzearen lanean.
Azpeitira etorri eta euskalduntzen ari diren pertsona migratzaileen esperientziak entzuteko data egokiak dira hauek. Horretarako, ostiralean jaialditxo bat egingo dugu Soreasuko Elkargunean, 18:30ean hasita. Bertan, elkarrizketak, abestiak, bertsoak eta mokadutxoa eskainiko ditugu, arratsalde polit bat denon artean igarotzeko aukerarekin batera.