Esplotazioaren inguruko margolanak eta haien sortzaileak, Karmelo Etxegarain

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2022ko abe. 5a, 12:49

Iban Izagirre eta Iñigo Borda sortzaileak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin egon ziren joan den astean. Margolanen sorkuntza prozesuaz hitz egin zuten, besteak beste.

Herriko hiru sortzailek Elkar-ekin taldearentzat eginiko muralak ikusgai izan dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Perdillegi eraikinean. Lan horien bidez, esplotazioaren gaia landu dute sortzaileek, esplotazioak dituen forma eta modu ezberdinak azaleraziz. Iban Izagirre eta Iñigo Borda dira margolanen egileetako bi, eta haiek arduratu ziren ikasleei sormen prozesuaren berri emateaz. Ikasleek galdera asko egin zizkieten bi artistei, eta artearen zein esplotazioaren inguruan solasaldi interegarria sortu zen denen artean.

Hainbat herritarrek bizi duten egoera islatzen dute hiru lanek, eta lan esplotazioaren gaia ikasleengana hurbiltzeko baligarriak izan dira. Elkar-ekinek positiboki baloratu nahi du Karmelo Etxegaraiko kideekin batera egin duten ekintza. Askotan isilean pasatzen diren errealitateak hezkuntzara eramatea garrantzitsua dela uste dugu, belaunaldi berriek egoera horiekiko kontzientzia hartu dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide