Udaberriko banaketan, 123 pertsonak hartu dute arropa Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko mai. 4a, 12:39

Urtean bi arropa banaketa egiten ditu Elkar-ekinek, udazkenean eta udaberrian. Beharrik handiena duten herritarrei dohainik banatzen diete arropa Elkarguneko boluntarioek.

Aste honetan amaitu da Elkargunean udaberriko arropa banaketa, eta 123 herritarri banatu zaie udaberrian eta udan erabilgarri izango zaien arropa. Gizarte Zerbitzuetan dituzten zerrendak erabiltzen ditugu banaketa egiteko, eta beharrean dauden herritar guztiengana iristen saiatzen gara. Gizarte Zerbitzuen zerrendetan egon ez arren, beharrean daude pertsonei ere banatzen diegu arropa. Norbait banaketa honetatik kanpo gelditu bada eta arropa beharko balu, Elkargunean galdetzea eskertuko genioke. Elkarguneko boluntarioak arduratu dira zerbitzua eskaintzeaz, eta pertsona horiei ahalik eta arreta egokiena egiteaz.

Elkar laguntzea eta elkartasuna antolatzea beharrezkoa dela uste dugu. Hori da Elkargunearen helburu nagusia, eta horretan jarraitu nahi dugu aurrerantzean ere. Horretarako, etxean soberan ditugun arropa eta materialak Elkargunera ekartzen jarraitzeko deia egin nahi diegu herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide