Errigoraren 1.923 litro olio, 2.232 pote kontserba eta 456 pakete banatu dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2023ko mai. 15a, 08:30

Errigoraren kaxak.

Elkargunean, Ikasberrin eta Orkatzen banatu dira eskaera pasa den egunetan. Elikadura burujabetza eta euskara lotzen dituen proiektua da Errigora.

Errigorako produktuak estimatuak dira gure herrian ere, eta asko izan dira aurtengoan ere olioa, kontserbak eta bestelako produktuak eskatu dituzten herritarrak. Hain zuzen ere, Errigoraren 1.923 litro olio, 2.232 pote kontserba eta 456 pakete (lekaleak, arroza eta pasta) banatu dira Azpeitian.

Elkar-ekin pozik dago emaitzarekin, joan zen astean lanpetu samarra izan dugun arren, banaketa ondo joan baita aurtengoan ere. Herritarrek Elkargunean, Ikasberri Ikastolan eta Orkatz kultur elkartean jaso dituzte produktuak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bai eskatzaileei eta bai egitasmoan parte hartzen duten beste eragileei ere. Denon artean euskara eta elikadura burujabetza lotzen dituen ekimenari bultzadatxoa eman diogu aurtengoan ere, eta lan horretan jarraitu nahi genuke gerora ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide