Soreasuko Elkargunea eta arropa denda itxita egongo dira Emakume Langileen Nazioarteko Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2024ko mar. 7a, 15:29

Soreasuko Elkargunea ez dute irekiko bihar. (Elkar-ekin)

Elkar-ekinek dei egin die herritarrei bihar egunean zehar egingo diren mobilizazioetan eta ekintzetan parte hartzeko.

Martxoaren 8a dela eta, Soreasuko Elkargunea eta bigarren eskuko arropa denda itxita egongo dira bihar egun osoan zehar. Emakumeen aurkako diskriminazioak eta biolentziak forma asko hartzen ditu orain eta hemen: biolentzia matxista eta prekarietatea, kasu. Bereziki gogoan izan nahi ditugu gurean ere zapalduen dauden emakume migratzaileak, muturreko kasuetan paperak ere ez dituztenak, eta bizi-baldintza latzetan iraun behar dutenak eguna joan eta eguna etorri.

Horregatik, zapalkuntzaren aurrean herritarrok antolatzea eta mobilizatzea behar-beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Martxoaren 8an egingo diren mobilizazioak urrats bat izango dira norabide horretan. Biharkoa, beraz, kalera ateratzeko eguna izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide