Joan den astean 70 urte bete ziren Nakba gisara izendatu zen egunetik, zeinak palestinarrentzat exodoa edo hondamendia ere esan nahi duen. Sionistek alde bakarrez Israelgo estatua aldarrikatu zuten, eta palestinarrentzat hondamendia handitzen eta handitzen joan da hamarkada horietan guztietan. Milioika palestinar behartuak izan dira ihes egitera, lur eremuak lapurtzen joan zaizkie aldiro, harresi handiak eraiki dituzte mugikortasun librea ezinezkoa eginez, bonbaz txikitu dituzte herriak, eta hil herritarrak.
Azken hilabeteetan ikusten ari garena okupazio basatiaren jarraipena baino ez da, eta ez dirudi amaiera gertu izango denik. Nazioarteko komunitatearen konplizitatearekin kontatu du beti Israelek, eta, zentzu horretan, egun ikusten ari garena ez da salbuespena. Horregatik, herritarrok mobilizatzen jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu.
Azken asteotan, mobilizazioa handien lekuko izan gara mundu mailan zein Euskal Herrian. Mobilizazio dinamika horiek iraunkortzea eta indartzea beharrezkoa dela uste dugulako, herri mailako mobilizazioekin jarraituko dugu Elkar-ekinetik. Horregatik, ostiral honetan, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunean egingo dugun protestara hurbiltzera gonbidatzen ditugu azpeitiarrak.