XJ Auzolaneanek eta Elkar-ekinek dei egin diete herritarrei Sanjuandegiko jaietan ere Palestinari elkartasuna erakutsi eta bertan Israel egiten ari den genozidioa salatzeko. Mantangorri jaitsi baino hamar minutu lehenago argazki bat aterako da plazan bertan, eta horretarako banderak eta kartelak banatuko dituzte herritarren artean. Antolatzaileek mikrofonotik emango dituzte beharrezko azalpenak.
Bi taldeek dei egin diete herritarrei Sanjuandegira hurbildu eta, jaien baitan, Palestinarrei elkartasun keinu hori egiteko.