Kolonbiako egungo testuinguruaz hitzaldia eskainiko du Dairan Karina Renteriak urriaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2024ko urr. 2a, 12:11

Kolonbiako Pazifiko eskualdeko Choco departamenduan sortua, lurraldearen eta giza eskubideen defendatzailea da Renteria, eta gertutik ezagutzen du herrialdeak pairatzen duen gatazka. Hitzaldia gazteleraz izango da, Sanagustin kulturgunean, 18:30ean.

Bizitzaren, Bakearen eta Lurraldean Geratzearen aldeko Karabana Humanitarioak Kolonbiako bost lurralde zeharkatu ditu 2024ko udan. Karabana hau Redher-ek (Kolonbiarekiko Elkartasun Ermandadearen Sareak) antolatu du, eta Kolonbiako zein nazioarteko ehun erakunde politiko eta sozialek baino gehiagok babestu dute. Bertan parte hartu dute hainbat euskaldunek, Komite Internazionalistak elkartasun politikoko erakundearen eskutik.

Hitzaldi honetan Kolonbia bizitzen ari den krisi humanitarioa ulertzeko gakoak ekarri nahi ditugu, hau bizi dutenen gorputzetatik. Krisia, besteak beste, paralimitarismoaren gorakadak ekarri du, gure lurraldeetan presentzia duten enpresa multinazionalekin lankidetzan. Lider sozialen hilketak etengabeak dira Kolonbian, eta komunitateen bizi proiektuak suntsitzeko hainbat estrategia egiaztatu dira Karabanan zehar.

Gizarte mugimenduen erresistentzia eta borroken berri ere eman nahi genuke. Hizlaria, Dairan Karina Renteria, Kolonbiako Pazifikoko Giza Eskubideen Ermandadearen Sareko militantea da, eta komunitateen eta giza eskubideen defentsan aritzen da lanean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide