Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2024ko abe. 16a, 12:26

Gaza suntsituta. (Wikipedia)

Palestinarrek askatasunean eta bakean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko, elkarretaratzea egingo dute ostiralean. Elkar-ekinek 18:00etarako jarri du hizordua, Sanjuandegiko biribilgunean. 

Hilabeteak luze doaz Palestinan: hildakoen eta zaurituen zerrendak are luzeagoak dira. Genozidioak ez du etenik, eta komunikabideetan gero eta gutxiago ikusten dugun arren, hilketek eta suntsiketek egunerokoa izaten jarraitzen dute Gazan eta Zisjordanian.

Palestinarrek askatasunean eta bakean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu, munduko herri eta herritar guztiek dugun moduan. Lotsa sentitzen dugu Europako Batasuna Israelekiko erakusten ari den jarrera konplizearekin, eta salatu nahi dugu Espainiako Gobernuak estatu sionistarentzat armak saltzen jarraitzen duela.

Hori horrela, Israelen aurkako boikot kanpainarekin bat egin nahi dugu, presio bide eraginkorra izan daitekeelakoan. Bertako enpresei ere Israelekin dituzten harremanak eteteko deia luzatu nahi diegu, bereziki armagintzan inplikatuak dauden horiei.

Gure mezua zabaltzeko, ostiralean egingo dugu elkarretaratzera batzeko deia egiten diegu herritarrei. 18:00etan elkartuko gara Sanjuandegiko biribilgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide