Korrikan 36 pertsona migratzaileri muga pasatzen laguntzeagatik epaituko dituzten ekintzaileei elkartasuna erakutsi die Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025ko urt. 13a, 11:19

Elkar-ekineko kideak auzipetuei babesa adierazteko ateratako argazkian. (Elkar-ekin)

Urtarrilaren 26an Irun eta Hendaia artean egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu du taldeak. Bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Iaz ospatu zen Korrikaren edizioko lehen etapan, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko muga zeharkatzen lagundu zien herritar talde batek 36 pertsona migratzaileri. Desobedientzia zibileko ekimen horren bidez, lagun horiei laguntzeaz gain, Europaren migrazio politikak salatu nahi izan zituzten ekimenaren egileek.

Urriaren 2an, ekimen horretan parte hartu zuten zazpi pertsona atxilotu zituzten Frantziako poliziek, eta urtarrilaren 28an izango da beraien aurkako epaiketa. Horregatik, hainbat eragilek manifestazioa deitu dute Irungo Ficoba eta Hendaia artean urtarrilaren 26rako.

Elkar-ekinek bat egin du manifestaziorako deialdiarekin, eta bertarako joatera animatu ditu herritarrak. Manifestazioa 11:30ean aterako da Ficobatik. Autobuserako izena eman daiteke honako telefono zenbakian: 644 96 16 06

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide