Asier Blasek 'Eskuin erradikal zahar eta berriei begirada' hitzaldia emango du datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025ko mar. 20a, 08:00

Asier Blas. (Hiruka)

Elkar-ekinek antolatutako saioa Sanagustinen izango da, asteartean, 18:30ean hasita, eta sarrera doakoa izango da. 

Datorren asteartean eskuin muturrak azken urteeotan Europan izan duen indartzeaz ariko da Asier Blas Sanagustin kulturgunean. Nazioarteko politikan aditua eta EHUko irakaslea da Blas, eta Elkar-ekinek gonbidatuta emango du hitzaldia, Eskuin erradikal zahar eta berriei begirada izenburupean. Saioa 18:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide