Martxoaren 10ean hasi zen Errigoraren udaberriko kanpaina, eta datorren asteazkenean, martxoak 26, izango da azken aukera eskaerak egiteko. Internetez edota telefonoz eska daitezke: Internetez, errigora.eus webgunean; telefonoz, 848-87 12 23 zenbakira deituz.
Jadanik asko izan dira olioak eta kontserba poteak eskatu dituzten herritarrak. Adibidez, 2.000 olio litro eskatu ditugu jada azpeitiarren artean. Gogoratu nahi dugu, behin kanpaina amaituta ezingo dela eskaera gehiago egin.
Hamar urte daramatzagu Azpeitian Errigorraren kanpaina egiten, eta uste dugu ekarpen polita egiten diogula urtero Nafarroa hegoaldeko nekazaritzari eta euskalduntzeari. Aurtengo kanpainarekin ere ekarpen hori egiten jarraitu nahi dugu.