Ostiraletik aurrera, Errigorako 2.660 litro olio eta eta 351 janari kaxa banatuko dizkiete eskatzaileei

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2025ko mai. 5a, 09:15

Errigorako hainbat produktu.

Eskaera kopuruak nabarmen egin du gora Azpeitian, eta antolaketa lanak ahalik eta gehien errazteko, datak eta ordutegiak kontuan hartzeko eskatu die talde horrek herritarrei.

Errigoraren kanpaina bukatuta, olio eta janari kaxak banatzen hasiko da Elkar-ekin aste honetan. Eskaera kopuruak nabarmen egin du gora Azpeitian, eta antolaketa lanak ahalik eta gehien errazteko, datak eta ordutegiak kontuan hartzeko eskatu die talde horrek herritarrei.

Elkargunean jasotzeko eskaria egin zuten herritarrei ostiralean banatuko dizkiete produktuak, 16:00etatik 18:30era. Aldiz, Ikasberri Ikastolan jasotzeko eskaera egin zuten herritarrek datorren astelehenetik aurrera jaso beharko dituzte eskariak. Eskaera egin duen herritar bakoitzak zehaztasun guztiak biltzen dituen posta elektroniko bidezko mezu bat jasoko du aste honetan.

Aurtengo kanpaina oso ondo joan dela zehaztu du Elkar-ekinek; eskaera kopuruak gora egin duela jakinarazi du taldeak. Guztira, 2.660 litro olio eta 351 janari kaxa eskatu dituzte herritarrek (kontserbak, pasta, lekaleak, fruitu lehorrak eta abar), baita 11 ardo kaxa ere. Orotara, 34.060 euroko eskaria egun dute azpeitiarrek.

Elkar-ekinek eskerrak eman dizkie bai eskatzaileei, bai egitasmoan lagun izan diren eragileei. "Denon artean euskara eta elikadura burujabetza lotzen dituen egitasmoari bultzadatxoa eman diogu aurtengoan ere, eta lan horretan jarraitu nahi genuke datozen urteetan", zehaztu du taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide