Palestinarekin elkartasunez elkarretaratzea deitu du Elkar-ekinek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Palestinari elkartasuna adieraziz Sanjuandegiko biribilgunean egindako elkarretaratze bat. (Elkar-ekin)

18:30erako jarri dute hitzordua Sanjuandegiko biribilgunean. Taldearen arabera, herritarrek egin dezaketen gutxienekoa genozidioaren aurka kalera ateratzea da.

Israel Gazan ezartzen ari den genozidio politika are eta latzagoa bihurtzen ari da asteen joan-etorrian. Helburuak lortzeko milaka gazatiar goseak jota dauzka, Rafahrako sarrerak itxita jarraitzen du eta ez dago elikagaiak bertaratzeko korridore segururik. Gainera, Israelek berak kontrolatzen ditu elikagaien banaketak, eta janaria hartzeko ilaretan zegoen jendea hiltzen ari dira soldaduak.

Pentsatzekoa da datozen asteetan eta hilabeteetan egoerak okerrera egin dezakeela, argi utzi baitute Gaza osorik okupatzeko duten asmoa. Aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa bizitzen ari dira Gazan, eta nazioarteko aktore nagusiek genozidioaren konplize izaten jarraitzen dute.

Palestinari elkartasun osoa erakusteaz gain, bat egiten dugu Israelen aurkako boikot kanpainarekin. Horrela, datozen egunetan eta asteetan Euskal Herrian zehar egingo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak. Era berean, ostiralean, ekainaren 6an, 18:30ean, Sanjuandegiko biribilgunean elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide